Krisi Ekonomikoa -
Doitasun plana
Griñanek auzitara joko du zorraren mugari buruzko erabakiaren aurka
Andaluziako zorraren muga % 15etik % 13,2ra jaistea erasotzat hartu du Jose Antonio Griñan presidenteak. Rajoyren gobernuak bere aldetik, 'eskua luzatu' dio kolaboratu dezan.
Erredakzioa
Andaluziako gobernua oso haserre dago estatuko zerga politika eta finantzieroko batzarrean hartutako erabakiekin. Jose Antonio Griñan presidenteak iragarri du, Andaluziak Konstituzionalera joko duela, zorraren mugari buruzko erabakiaren kontra.Andaluziako zorraren muga % 15etik % 13,2ra jaistea erasotzat hartu du Jose Antonio Griñan presidenteak. Eraso eta diskriminazio hitzak erabili ditu.
Bestetik, ohartarazi du erabaki honekin zaila izango dela Andaluziako aurrekontua egitea, eta gainera arriskuan jartzen direla osasun eta hezkuntza publikoak. 19 ospitale itxi, 60 mila funtzionario kalean utzi, eta Andaluziako ikastetxeen erdiak itxi egin beharko liratekeela ohartarazi du Griñanek.
Rajoyri eskatu dio erabaki hau atzera botatzeko eta esan du Espainiako gobernu presidentearekin astelehenean izandako bileran ez ziola zorraren mugaz azalpenik eman. Andaluziako presidentearen ustez gobernu popularrak, erkidego sozialistei kalte egin nahi die eta gainera nahiago du bankari laguntza eman, osasun eta hezkuntza publikoak bermatu baino.