Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Hezkuntza Legea Legebiltzarrean eta 2022ko Euskaraldiaren emaitzak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE
Israel-Hamas gerra
Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Egiptotik Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa sartzen uzteko konpromisoa hartu du Israelek, Joe Biden AEBetako presidenteak Tel Avivetik baieztatu duenez.

-Hezkuntza Legea Legebiltzarrean: Hezkuntza Legearen proiektua, legegintzaldi honetako arau garrantzitsuenetako bat, aurrera doa, nahiz eta oposizioaren zati handi bat horren kontra egon. Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu baino lehen onartzea espero du, izan ere, badirudi gaurko osoko bilkuran osoko zuzenketa guztiak gaindituko dituela testuak. Horrela, taldeek aurkeztutako zuzenketa partzial guztiak eztabaidatzeari ekingo diote.

-2022ko Euskaraldiaren emaitzak: 2022ko Euskaraldiaren inguruan, edizioz edizio egin den moduan, ikerketa-lan zabalak egin dira, eta horien emaitzak aurkeztuko dituzte gaur. Ikerketak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren enkarguz egin dira, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara LOMLOE hezkuntza legea Eusko Legebiltzarra Gazako albisteak Gaurko titularrak Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Hezkuntza Euskaraldia abestia 2025