Krisi Ekonomikoa -
Familien zorra
Familien zorra maila baxuenera heldu da 2007az geroztik
2007ko azaroaz geroztik izan duen maila baxuena lortu du ekainean. Garai hartan “subprime” hipoteken eztandaren krisia gertatu zen.
Erredakzioa
Espainiar familien zorra % 3,5 murriztu da ekainean urteroko tasarekin alderatuz, eta 857.496 milioitan geratu da. Dena den, nahiz eta azken sei hilabeteetan beheranzko joera izan duen, ekainean % 0,3ko igoera izan du aurreko hilabeteari dagokionez, Espainiako Bankuak kaleratutako behin-behineko datuen arabera.
Espainiar familien zorra 2007ko azaroaz geroztik izan duen maila baxuenera heldu da, hain justu Estatu Batuetako “subprime” edo arrisku altuko hipoteken eztandaren krisiaren ostean.
653.974 milioi euro
Familiek etxebizitzak erosteko egiten dituzten zorrei dagokienez, % 3 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz. Zorra 653.974 milioi eurokoa da, eta % 0,5 jaitsi da maiatzetik.