Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Epaiketa Bilbon, hilketa saiakeragatik; Israel-Gaza; eta hauteskundeak Argentinan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Bilboko Justizia Jauregia. Argazkia: Wikimedia Commons
Bilboko Justizia Jauregia
Bilboko Justizia Jauregia. Argazkia: Wikimedia Commons

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Epaiketa Bilbon, hilketa saiakeragatik: Bizkaiko Auzitegiak urriaren 23an, 24an eta 25ean epaituko du homosexualekin hitzorduak egiteko erabiltzen den aplikazio baten bitartez ezagutu zuen gizon bat ustez hiltzen saiatu zen gizonezkoa.

-Israel-Gaza: Gutxienez 239 pertsona hil ditu Israelgo Armadak azken 24 orduetan Gazan egindako bonbardaketetan, 117 ume baino gehiago tartean, Gazako Gobernuaren Prentsa Bulegoaren arabera. Bonbardaketa gehienak Zerrendaren hegoaldean gertatu dira; hain zuzen ere, Israelek zibilei bertatik joateko esan zien gunean.

-Hauteskundeak Argentinan: Botoen % 98,51 zenbatuta, Sergio Massa hautagaiak abantaila handitu du (6,7 puntu gehiago), Javier Milei atzean utzita. Presidentea aukeratzeko bozken bigarren itzulia azaroaren 19an egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Bizkaia Delituak albisteak Gazako albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Buenos Airesko albisteak Hauteskundeak gaur Krimenak azken ordukoa