Krisi Ekonomikoa -
Hobekuntzak merkatuetan
Burtsak urteko bigarren igoerarik handiena izan du
Saioa zenbaki gorritan hasi arren, Ibex 35 % 6 igo da saioaren amaieran. Arrisku-sariak oinarrizko 554 puntutan amaitu du.
Erredakzioa
Saioa ixtean, Madrilgo Ibexak irabaziekin bukatu du % 6 igo baita, urteko bigarren igoerarik handiena, horrela inbertitzaileak lasaitu egin dira atzoko EBZko presidentearen adierazpenen biharamunean.
Arrisku sariak oinarriziko 544 puntutan amaitu du saioa, atzo baino 50 puntu gutxiago. IBEX 35ek % 6ko igoera izan du, eta 6.755,70 puntura heldu da. Horrela, astean % 2,09 igo da, eta urteko galerak % 21,14koak dira.
Gainontzeko merkatuek ere igoerak izan dituzte: Milanek % 6,34, Parisek % 4,38, Frankfurtek % 3,93 eta Londresek % 2,21.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak agerraldia egin zuen atzo, baina ez zuen neurri zehatzik iragarri, eta, haren hitzen ondoren, Europako burtsek behera egin zuten. Arrisku-sariak, berriz, gorantz. Hala, Ibex 35ek % 5,16 galdu zuen, eta arrisku saria 594 puntura igo zen.
Merkatuek neurri zehatzak espero zituzten Draghiren adierazpenean, joan den astean Londresen emandako hitzaldi batean euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo zuela esan ondoren. Baina, atzo ez zituen aurreikuspenak bete. Estatuen bonuak erosteko prest agertu zen EBZ, baina baldintza ezarrita: Estatuek erreskate funtsera jotzea.