Krisi Ekonomikoa -
Greba tren zerbitzuetan
Sindikatuen arabera langileen % 90ak egin du greba Euskadin
Gutxieneko zerbitzuak istilurik gabe ari dira aplikatzen. Rajoyren gobernuak ezarri nahi duen sektorearen pribatizazioaren kontra deitu dute protesta eguna.
Erredakzioa
Espainiako gobernuak trenbide sarean ezarri nahi duen pribatizazioaren aurka deituta zegoen gaurko greba eguna. Sindikatuen arabera, Euskadin, % 90ek egin dute greba. Estatuan ere, datua %90etik gorakoa izan da sindikatuen arabera. Sustapen ministerioak aldiz, zifra hori % 20raino jeitsi du.
Gobernuarekin adostutako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla jakinarazi dute greba deialdia egin duen sindikatuetako, UGT, CCOO, CGT, Semaf eta trenetako sindikatuko, ordezkariek. Distantzia luzeetan esaterako %75era iaritsi baitira. LAB sindikatuaren iritziz ere, neurriz kanpokoak izan dira.
Giro berdintsua izan da baita Estatu Osoko beste hainbat hiritan ere. Bartzelonako Sants geltokian gogor agertu dute euren haserrrea tren zerbitzu publiko, seguru eta kalitatezkoa eskatuz. Jarraipena ehuneko 80ko izan dela jakinarazi dute langileen ordezkariek.
Madrileko Atochan enfrentamenduak izan dira polizia eta manifestarien artean baina ez da istilu larririk izan.