Krisi Ekonomikoa -

Aurrekontuak

2014ra arteko murrizketak 102.149 milioikoak izango dira

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, neurri honen bitartez administrazioen defizita % 4,5era jaitsiko da datorren urtean, eta % 2,8ra 2014an.

Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Hezkuntzan eta Osasun arloan mozketa gehiago egingo dira

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak diru-sarrerak gehitzeko eta gastuak murrizteko 13.118 milioi euroko murrizketak egitea aurreikusi du 2012an, eta 50.100 milioikoak 2014an; guztira, 102.149 milioiko murrizketak egingo ditu bi urtetan, BPGren % 10a.

Kalkulu horietan besteak beste abenduaren 30eko Lege Dekretua, uztaileko Lege Dekretua (65.000 milioi euroko murrizketak egitea aurreikusi zuena), eta autonomia erkidegoentzako doitasun planak sartzen dira.

Gobernuak Bruselari 2013 eta 2014 urteeratarako jarritako Aurrekontuen Plana bidali dio, eta egonkortasun fiskala lortzeko neurri berriak azaldu dizkio.

Doitze handiena, zerga neurrietanZergako neurrietan egingo dute doitzerik handiena, diru-sarrerak 35.000 milioi euro gehitzea eragingo baitu 2012 eta 2014 urteen artean.

BEZaren igoerak aurten diru-sarrerak 2.300 milioi euro igotzea eragingo du, datorren urtean 10.134 milioi eta 2014an 9.670 milioi.

Doikuntzak enpleguanEnpleguan, kontratatzeko bonifikazioak kentzeko neurriak hartuko dituzte, langabeziagatiko laguntzak kenduko dituzte eta iruzur fiskalaren kontrako borrokan jarraituko dute. 2012an 1.888 milioi euro murriztea aurreikusi dute, 2013an 5.746 milioi eta 2014an 5.989 milioi.

Gizarte Segurantzaren kasuan, 2012an 70 milioi euro aurreztea aurreikusi dute, 2013an 1.040 milioi eta 2014an 2.551 milioi, gehienbat 2013an kotizazio sozialetan puntu bat murriztuko dutelako ikusi dutelako diru-sarrerak murriztearen ondorioz.

Autonomia erkidegoak eta UdalakAdministrazio lokalen erreformak 3.500 milioi euro aurreztea eragingo du, eta kopuru hori 5.500 milioikoa izango da hurrengo urtean.

Autonomia erkidegoei dagokionez, 2013an 6.867 milioi aurreztuko dira, eta 2014an 12.867 miloi. Osasun eta Hezkuntza arloan hitzartutako murrizketekin bi urtetan 15.000 milioi euro aurreztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea