Ekonomia -

Gran Départ 2023 Pays Basque

2023ko Frantziako Tourraren irteerak 103,9 milioi euroko inpaktua izan du EAEko ekonomian

Beraz, 12,2 milioi euroko azken aurrekontua kontuan hartuta, inbertitutako euro bakoitzak 8,5eko itzulera izan du.

Frantziako Tourraren irteera Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Frantziako Tourraren irteera Bilbon
Bingen Zupiria: ''Frantziako Tourraren irteeran inbertitu den euro bakoitzak 8,5 euroko itzulera izan du''

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko Frantziako Tourraren lehen hiru etapen irteerak eta amaierak 103,9 milioi euroko eragina izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian. Gran Départ Pays Basque 2023 delakoa antolatzeko aurrekontua, berriz, 12,2 milioi eurokoa izan da, hasieran aurreikusi baino 200.000 euro handiagoa. Hortaz, inbertitutako euro bakoitzak 8,5eko itzulera izan du.

Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek Ikertalde ikerketa taldeak egindako azterlanaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Euskalduna Jauregian egindako prentsaurrekoan.

Datu horien arabera, ekitaldiak urtekotutako 904 enpleguren baliokidea den jarduera ekonomikoa sortu du, Barne Produktu Gordinerako (BPG) 58 milioi euroko ekarpena egin du garatutako jardueraren ondorioz, eta zergetan ia 196,5 milioi euro bildu ditu ogasunak, horri lotuta.

Frantziako Tourraren irteera handia antolatzeko zerbitzuetako 113 kontratu egin zituzten , eta horietatik 104 euskal enpresek kudeatu dituzte (% 92). Bestalde, 54 milioi euroko zeharkako eragina izan du EAEko ekonomian. Kopuru horren barruan sartzen dira Tourrera bertaratzen diren eta antolakuntzatik kanpo dauden pertsonek egiten dituzten ostatatze-gastuak, erosketak, joan-etorriak eta bestelako jarduerak, baita bertako herritarrek egindakoak ere.

Bestalde, eragin mediatikoari dagokionez, idatzizko hedabideetan, telebistan, irratietan eta hedabide digitaletan argitaratutako edukiek 69.000 milioiko audientzia izan dute. Audientzia horrek sortutako kontrabalio ekonomikoa 115,2 milioi eurokoa dela kalkulatu dute, hots, hedabideetan eskuratutako presentzia hori lortzeko 115,2 milioi euro inbertitu beharko ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak