Ekonomia -
Krisian egon arren
Erreskatatutako bankuen zuzendari batzuk, soldata murriztetik kanpo
Birkapitalizatu dituzten erakundeak, besteak beste, CatalunyaCaixa edo BFA-Bakiak ezin izango die presidenteei eta aholkulariei urtean 300.000 euro baino gehiago ordaindu.
Erredakzioa
Nazionalizatu dituzten finantza erakundeetako zuzendari batzuek edota laguntza publikoak jaso dituztenek ez dituzte euren soldatak murriztu beharko Gobernuak ezarritako helburuak lortzeko.
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur erreskatatutako bankuek zuzendaritzaren ordainsarien inguruko mugen xehetasunak eman ditu, eta bihar sartuko da indarrean.
Orokorrean, otsailaren 3an ezarritako lege dekretua berretsi du honek. Besteak beste CatalunyaCaixa, NovaGalicia, Valentziako Bankuak edo BFA-Bankiak ezin izango diete presidenteei eta kontseilariei urtean 300.000 euro baino gehiago ordaindu.
Gainera, Estatuko maileguak jaso dituztenek, besteak beste, Caja España-Duerok, ezin izango die euren exekutiboei urtean 600.000 euro baino gehiago eman.