Krisi Ekonomikoa -
Krisia eurogunean
Espainiak ez du oraindik erreskatearen lehenengo zatia eskatu
Bruselak azaldu duenez, oraindik ez du jaso 30.000 milioi euroko laguntza eskaera formalik Espainiako Gobernuaren aldetik.
Erredakzioa
Europako Batzordeak esan du ez duela eskaera formalik jaso Espainiaren Gobernuaren aldetik Europar Batasunarekin hitzartutako erreskatearen inguruko lehenengo ordainketaren inguruan. Lehenengo zati hori Bankiarentzat izango litzakete, eta, azaldu duenez, beharrezkoa da lehenengo zati hori martxan jartzeko Espainiak eskaera "formala" egitea.
Espainiako bankuen erreskatearen xehetasunak ezartzen dituen Ulermen Memorandumak lehenengo laguntza zatia 30.000 milioi eurokoa izango dela esan du izan daitezkeen 100.000 milioietatik.
Ordainketa hau emateko, beharerzkoa da Espainiako bankuen aldetik eskaera "arrazoitua" egitea, azaldu du Olivier Baillyk.
Behin eskaera jasota, Bruselak, Euroguneko lan taldeak eta Europako Banku Zentralak onartu beharko dute ordainketa. Horrek "egunak, gehienez bi aste" eramango lituzke", azaldu du.
Frantzia atzeraldian sartuko da
Frantziako bankuek bertako ekonomiak urteko hirugarren hiruhilekoan % 0,1eko atzeraldia izatea aurreikusi dute.
Halaber, jarduera industrialak beherakada izan du azken hilabetean, zerbitzuen sektorea egonkortu egin da, baita etorkizuneko aurreikuspenak ere.