Ekonomia -
% 11,4 jaitsi da
Etxebizitzen salmentak behera egin du, 16 hilabetez jarraian
EAE eta Nafarroa salerosketa gutxien egin diren erkiegoen artean daude. EAEn 942 etxebizitza salerosi dira, eta Nafarroan, aldiz, 243.
Erredakzioa
Ekainean 25.405 etxebizitza-salerosketa egin dira, iazko ekainean baino % 11,4 gutxiago. Dagoeneko, salerosketek 16 hilabete jarraian daramatzate behera egiten.
Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, ekainean saldutako etxebizitzen % 87,3 librea ziren eta % 12,7a, aldiz, babestutakoa.
Horrez gain, ekainean salerositako etxebizitzen % 47,7 berriak ziren eta % 52,3 bigarren eskukoak. Ondorioz, eta 2011ko ekainarekin alderatuta, % 12,3ko eta % 10,6ko jaitsiera izan da, hurrenez hurren.
EAE eta Nafarroa
Orotara, Andaluzian egin dira salerosketa gehien ekainean, 5.115. Ondoren Valentzian egin dira (3.879), Katalunian (3.386) eta Madrilen (3.356). EAE salerosketen zerrendako 10. postua agertzen da, 942 salerosketekin.
Bestalde, salerosketa gutxien Errioxan (218), Nafarroan (239) eta Kantabrian (361) egin dira.