Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJ: 'Espainiaren bigarren erreskatea ziurtzat jotzen dute merkatuek'
Krisi ekonomikoa "erkidegoen garapenean atzera egiteko erabiltzeko tentazioa izatea" leporatu dio Aspiazuk Mariano Rajoyren Gobernuari.
Erredakzioa
Pedro Aspiazu Kongresuko EAJko Ekonomia bozeramailearen hitzetan, Espainiak bigarren erreskatea eskatzea "saihestezina" da, eta merkatuek "ziurtzat jotzen dute" erreskatea.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Espainia 2010eko maiatzetik erreskatatuta dagoela adierazi du, orduan "Europar Batasunak (EB) Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuari lehen erabakiak hartzera behartu baitzuen. Ondoren lehen erreskate ofiziala etorri da (kankuena) eta orain bigarrena eskatuko dute".
Testuinguru horretan, Aspiazuk ez du baztertu Mariano Rajoyren Gobernuak abuztuan murrizketa-dekretu gehiago onartzea.
Erkidegoen garapenaBestalde, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartu eta "erkidegoen garapenean atzera egiteko erabiltzeko tentazioa izatea" leporatu dio Aspiazuk Mariano Rajoyren Gobernuari.
Murrizketak eta doitze ekonomikoak beharrezkoak diren arren, Aspiazuren ustez Estatuak bere eskumenetatik "haratago" doazen erabakiak hartu ditu.
"Gauza bat da defizit publikoa mugatzea eta beste bat murrizketak non egin behar dituzun agintzea", azpimarratu du jeltzaleak.