Krisi Ekonomikoa -
Arrisku-saria
Arrisku-saria uztaileko mailara jaitsi da, 500 puntu ingurura
Espainiar bonuaren 10 urterako errentagarritasuna saio hasierako % 6,83tik bukaerako % 6,64ra jaitsi da.
Erredakzioa
Espainiako zorraren arrisku saria 526 oinarrizko puntuetatik 508ra arte jaitsi da asteazken honetan, eta uztail hasierako mailan kokatu da, merkatuen datuen arabera. Kontsultatutako adituek diotenez, beherapen hori negoziazioaren aspektu teknikoei esker gertatu da, bereziki alemaniar bonuen "euskarri" mailen –salmentak geldiarazten dituzten prezioak- hausturari esker. Maila horiek apurtzerakoan, alemaniar tituluen salmentak nagusitu dira, eta horri esker horien etekina % 1,47tik % 1,56ra arte igo da, uztail bukaerako mailara helduz.
Bonuen errentagarritasuna Beste alde batetik, espainiar bonuaren 10 urterako errentagarritasuna saio hasierako % 6,83tik bukaerako % 6,64ra jaitsi da. Bi urterako zorren bonuen erosketak ere epe luzerako tituluen interesak jaistera lagundu dute. Hain justu, bi urtetarako bonuak zazpi ehuneko jaitsi dira, % 4,14ra arte.