Krisi Ekonomikoa -

Gobernu Kontseiluan

Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu murrizketen kontrako neurriak

"Osasuneko, Hezkuntzako eta Gizarte Politiketako murrizketek herritarrei ez eragiteko neurri posible guztiak aztertzen jarraitzea" izango da bileraren helburua.

Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu murrizketen kontrako neurriak. Argazkia: Efe
Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu murrizketen kontrako neurriak.
Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu murrizketen kontrako neurriak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak datorren astearteko Gobernu Kontseiluan aztertuko ditu Espainiako Gobernuaren murrizketa ekonomikoei aurre egiteko neurriak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak jakitera eman duenez.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "Osasuneko, Hezkuntzako eta Gizarte Politiketako murrizketek herritarrei ez eragiteko neurri posible guztiak aztertzen jarraitzea" izango da bileraren helburua.

Herrizaingo sailburuak "lasai" egoteko deia egin dio euskal gizarteari, izan ere, "Gobernu sozialista eta lehendakari sozialista dagoen bitartean, ez da murrizketarik izango ez Osasunean, ez Hezkuntzan, ez gizarte politiketan".

"Herritarrek ez dute sendagaiengatik ordaindu beharko, langabeek, erretiratuek eta pentsionistek batik bat", gaineratu du.

Aresentzat "zentzuzkoa" da Jaurlaritzak Gobernu Kontseilua aurreratzea, krisi ekonomikoa "apartekoa" delako.

PPren proposamena

Antonio Basagoiti PPren presidenteak PSE-EErekin eta EAJrekin batera "balore demokratikoak ezartzeko" egindako akordio proposamenari dagokionez, sailburuak ohartarazi du lan hori Legebiltzarrean egiten ari direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea