Ekonomia -
777 milioi bildu dituzte
Zergen diru-bilketa % 3,58 jaitsi da Araban, uztaila arte
PFEZ bidez bildutakoa % 1,81 jatsi da, izan ere, 302 milioi euro bildu dira 2011ko epe berdinean bildutako 308 milioien aldean.
Erredakzioa
Arabako Aldundiak 777 milioi euro bildu ditu zergen bidez, urtarrila eta uztaila artean. Ondorioz, zergen diru-bilketa % 3,58 jaitsi da iazko denbora epe berdinarekin alderatuta.
Zergaka, PFEZ % 1,81 haitsi da, izan ere, 302 milioi euro bildu dira 2011ko epe berdinean bildutako 308 milioien aldean, Aldundiak komunikatu baten bidez aditzera emandakoaren arabera.
Elkarteen Zergari dagokionez, diru-bilketa % 9,8 hazi da, 22,9 milioi eurora iritsi arte.
Ondasunen Zergaren bidez, berriz, 12,8 milioi euro bildu dituzte. BEZ eta Zerga Berezien bidez bildutakoa, aldiz, % 13,1 jaitsi da.