Krisi Ekonomikoa -

Hobekuntzak merkatuetan

Arrisku-saria 500 puntutik behera, lehenengoz hilabete eta erdian

Burtsak % 4,05 irabazi du eta 7.400 puntuen maila gainditu du, apiriletik ez zen maila horretara iritsi.

Arrisku-saria 500 puntutik behera, lehenengoz hilabete eta erdian. EFE
Arrisku-saria 500 puntutik behera, lehenengoz hilabete eta erdian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsa % 4,05 igo da, urteko bosgarren igoerarik handiena izan du, eta 7.400 puntuen maila berreskuratu du, apirila erdialdetik ez zen maila horretan. Zorraren merkatuak eta balio handien aurrerapenek zerikusi handia izan dute.

Arrisku-saria oinarrizko 500 puntutik behera jaitsi da, oinarrizko 499,79 puntutan ezarriz, uztaila hasieratik ez zen maila horretan izan. IBEX 35 288,40 puntu igo da, 7.417,30 punturaino. Urteko galerak % 13,41 izatera pasatu dira.

Balio handi guztiak igo egin dira: Iberdrola % 6,85, Repsol % 3,98, Banco Santander % 3,95, Telefonica % 3,11 eta Inditex % 1,61.

Espainiako arrisku-saria, 16:40an oinarrizko 500 puntu azpitik jarri da, uztailaren 4etik ez zen hori gertatu.

Arrisku-saria jaistea Espainiako tituluak erosteagatik izan da zilegi, ondorioz, bonuen errentagarritasuna & 6,68tik % 6,53ra pasatu da. Alemaniako bonuen errentagarritasuna ehunen bat jaitsi da, eta % 1,53an ezarri da.

Espainiak zorra erosteko aukerak Europak onartutako 100.000 milioi euroko laguntzarekin Espainiako finantza sistema onbideratzeko bonuen merkatua hobetzea dakar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea