Ekonomia -

Murrizketak

Bilboko alkateak eta zinegotziek soldata % 7 jaistea onartu dute

Neurria aho batez onartu dute Udaleko langileen soldatak Rajoyren Gobernuak egindako murrizketei egokitzeko, Gabonetako aparteko paga kendu baitzuen.

Bilboko alkateak eta zinegotziek soldata % 7 jaistea onartu dute. Artxiboko irudia: EITB
Bilboko alkateak eta zinegotziek soldata % 7 jaistea onartu dute
Bilboko alkateak eta zinegotziek soldata % 7 jaistea onartu dute. Artxiboko irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko alkateak eta zinegotziek aho batez onartu dute soldatak % 7 jaistea, eguerdi aldera izandako ezohiko bilkuran.

Osoko bilkuraren lehenengo gaia izan da eta asmoa udal-batzordeko langileen, alderdien aholkularien eta gertuko pertsonalaren soldatak Rajoyren Gobernuak alor publikoko langileei egindako murrizketei “egokitzea” da; alegia, Gabonetako aparteko paga kendu diete langile publikoei.

Bilboko Udaleko langileek paga hori urteko 12 hilabeteetan banandurik dutenez, aparteko paga hori kentzeak suposatuko lukeen dirua hileroko soldatan murriztea du helburu neurriak.

Neurri horrek Udaleko alderdi ororen babesa izan du; EAJ -14 zinegotzi-, PP (6), Bildu (4) eta PSE (4).

Txema Azkuenaga Bilduren bozeramaileak bere alderdiaren erabakia defendatu du bilkuran, eta bakarra izan da, gainerako alderdien bozeramaileek ez baitute hitz egin nahi izan. Azkuenagaren hitzetan, bere alderdiak “ziur” egonda bozkatu du neurriaren alde eta, gogoratu duenez, Bilduk azaroan proposatu zuen soldatak murriztea eta gainerako alderdiek ezezkoa eman zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea