Krisi Ekonomikoa -

Langabeentzako laguntza

Gobernuak 400 euroko laguntza besteekin nahastea ekidin nahi du

Soraya Saenz de Santamariak esan duenez, lehenengo beste laguntzarik ez dutenen pertsonei iristea izango da lehentasuna.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak 400 edo 450 euroko prestazioaren (kasuaren arabera) Prepara Plana beste laguntzekin nahastea ekidin nahi du, eta programa honen ererforman, lehenengo beste laguntzarik jasotzen ez duten pertsonei iristea izango da lehentasuna.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, ez da gainkosturik izango luzapen horretan. 450 euroak eskatzeko, pertsona bakoitzak, gutxienez, familiako bi kide izan beharko ditu kargupean.

Ez da kostu handiagoa izango programa berriro antolatuko dugulako, beste taldeen beharraren egoerak ondo zehazteko, azaldu du Santamariak.

Halaber, esan du ez dela laguntzan bide berririk izango, 400 eurokoa mantendu egingo da eta 450era igoko da kargupean familiako bi kide dituenak, bikotekideaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea