Krisi Ekonomikoa -
Datuak okerrera
Burtsa % 2,7 jaitsi, eta 7.400 puntuko maila galdu du
Arrisku-sariak oinarrizko 482 puntutan itxi du saioa. Urteko galerak % 14,31 izatera pasatu dira.
Erredakzioa
Espainiako burtsa % 2,7 jaitsi da eta 7.400 puntuko maila galdu du, zorraren merkatuak eta nazioartekoek behera egin dutelako.
Arrisku-saria 465 puntutik 482ra pasatu da. IBEX 35 203,80 puntura jaitsi da, hau da % 2,7, 7.340,70 punturaino. Urteko galerak % 14,31 izatera pasatu dira.
Balio handi guztiek behera egin dute: Repsolek % 5,25, Iberdrolak % 3,96, Telefonicak % 3,05, BBVAk % 2,19, Banco Santanderrek % 2,78 eta Inditexek % 2,27.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea