Ekonomia -
2012ko lehen seihilekoa
% 31 hipoteka gutxiago eman dira EAEn etxebizitzak erosteko
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu dituen datuen arabera, 26 hilabetez jarraian behera egin du sinatutako maileguen kopuruak.
Erredakzioa
Ekainean EAEn 1.2489 hipoteka sinatu ziren, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta % 30,9 gutxiago.
Era honetan, EAEn etxebizitzetarako eskatzen diren maileguen batez bestekoa 128.318 eurokoa izan da, aurreko uretan, ordea, 144.945 eurokoa izan zen.
Lurraldeka, Araban batez besteko hipoteka 109.6952 eurokoa da, Bizkaian 137.130 eurokoa eta Gipuzkoan 129.267koa.
Bi urtez jarraian behera
Espainia osoan, etxebizitzak erosteko hipoteken sinadurak % 25 jaitsi dira ekainean aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta; denera, 24.321 operazio egon dira.
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu ditu datuak eta 26 hilabetez jarraian behera egin du adierazle honek. Aurreko hilabetearekin alderatuta ere behera egin du hipoteken sinadurak, zehazki % 6,5.
2012. urteko seigarren hilabetearen amaieran, etxebizitzak erosteko hipoteken batez besteko kopurua 107.507 eurokoa izan da, lehengo urtean baino % 2,6 gutxiago, baino maiatzean baino % 6,3 gehiago.
Hipoteken % 75,3 bankuek eman dituzte ekainean; aurrezki kutxek % 10,2 eta gainontzekoa beste finantza entitateek.
Kutxek emandako maileguen batez bestekoa 23 urtekoa izan da % 4,4ko interesean, eta bankuek emandako hipoteken batez bestekoa, ordea, 21 urtekoa % 4,43ko interesean.