Ekonomia -

INE-ren datuak

Espainiar ekonomia % 0,4 hazi zen 2011n, eta ez % 0,7

Datuek erakusten dutenez, hasieran aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago hazi da Espainiako Barne Produktu Gordina.

Langile bat fabrika batean. Argazkia: eitb.com
Langile bat fabrika batean. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar ekonomia % 0,4 hazi zen iaz, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) hasieran aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago, erakunde horrek aurkeztutako gaurkotzearen arabera. Gainera, Institutuak espainiar ekonomiak 2010. urtean izandako BPGren jaitsierari beste bi hamarren gehitu dizkio, % 0,3ean kokatuz. Ordea, 2009an BPGk izandako % 3,7ko jaitsieraren eta 2008an izandako % 0,9ko igoeraren datuak mantendu ditu.

Barne eta kanpo eskaerak

INEk azaldu duenez, 2011ko emaitzetan gertatu den hiru hamarreneko jaitsiera kanpo-eskaeraren ekarpenaren emaitzagatatik (2,5 puntutatik 2,3ra pasatu da) eta eskaera nazionalaren kontribuzio negatiboagatik izan da, azken horren emaitzak ere gehiago okertu baitira, % -1,7tik % -1,9ra pasa baita. Kanpo-eskaeraren emaitza 2010eko kanpo-merkataritzaren behin betiko datuen eguneratzeagatik eta 2010eko eta 2011ko ordainketa-balantzaren kalkulu berriengatik aldatu da.

Eskaera nazionalari dagokionez, bukaerako kontsumoaren gastua dezima batean gutxitu da, eta % -0,7koa izatetik % -0,8koa izatera pasatu da. Ondasun finkoaren beherakadak ere eragina izan du, % 5,1etik % 5,5era pasatu baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea