Ekonomia -

ATZERALDI EKONOMIKOA

Espainiako BPGa uste baino gehiago jaitsi da bigarren hiruhilekoan

Estatuko eskaerak igo egin du Barne Produktu Gordinaren ekarpen negatiboa, eta kanpoko sektoreak, berriz, ez du berea aldatu.

Barne Produktu Gordinak behera egin du bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE
Barne Produktu Gordinak behera egin du bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia 4 hamarren jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhileko datuekin alderatuta. Iazkoekin alderatuta, aldiz, puntu bat baino gehiago jaitsi da; % 1,3, hain zuzen ere. Etxeetako kontsumoa jaitsi egin delako izan da beherakada, Estatuko Estatistika Institutuaren esanetan.

Astearte honetan argitaratutakoaren arabera, BPGaren urtebeteko datua ez da uztailean aurreikusi zuena; bigarren hiruhilekoan Espainiako ekonomia % 1 jaitsiko zela esan zuen, eta % 1,3 jaitsi da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,4 jaitsi da ekonomia. Horretan, aldiz, asmatu egin zuen Institutuak.

2011. urtean % 0,7 egin zuen behera Espainiako ekonomiak, eta % 0,3 2010. urtean. Bi kasuetan, Institutuak aurreikusitakoa baino gehiago jaitsi da.

Hori dela eta, estatuko ekonomia ez zen 2012ko lehenengo hiruhilekoan atzeraldian sartu (hala uste zen arren), 2011ko laugarren hiruhilekoan baizik. Iaz ekonomiak bi hiruhilekotan jarraian egin zuen behera.

Espainiako ekonomiak lau hiruhileko jarraian daramatza behera egiten. Iazko datuekin alderatuta, berriz, BPGk bi hiruhileko egin ditu jarraian behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea