Ekonomia -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: WindEurope BECen, turismoa Aste Santuaren atarian eta kontrol saioa Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- WindEurope BECen: Energia eolikoaren arloan Europako teknologia eta ekoizpen enpresa nagusiak hartuko dituen topagunea hasiko da gaur Barakaldoko BECen. Ostiralera bitartean, 12.000 pertsona baino gehiago, 520 enpresa erakusketari eta politika, industria eta mundu akademikoko 400 hizlari inguru elkartuko dira.
- Turismoa Aste Santuaren atarian: Donostiako Udalak hiriko turismo taldeen araudia aurkeztuko du 11:00etatik aurrera. Bisita turistikoen kopurua mugatzeaz gain (25 behe denboraldian eta 20 goi denboraldian), Udalak turismo gidariek beren jarduera egin ahal izateko tartea murriztuko du. Horrez gain, Eustatek establezimendu turistiko hartzaileen inkesta argitaratu du, otsailekoa.
- Kontrol saioa Kongresuan: Kontrol saioa Diputatuen Kongresuan. Besteak beste, amnistia legea, Koldo auzia eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ustez egindako iruzur fiskala izango dituzte hizpide.