Ekonomia -
Europako Batzordeak
Ryanairrek Aer Lingus erosteko proposamena aztertzen ari dira
Erosketak Europar Batasuneko aireko sektorearen lehiakortasunari eragiten dion aztertzen ari da Europako Batzordea.
Erredakzioa
Ryanairrek Aer Lingus Irlandako hegazkin konpainia erosteko proposamena aztertzen ari da Europako Batzordea, zehazki, operazio horrek Europar Batasuneko aireko sektorearen lehiakortasunari eragingo dion ala ez argitzeko.
Ryanairrek 694 milioi euro eskaintzen ditu bere lehiakidea erosteagatik, baina Batzordeak ohar batean adierazi duenez, operazioak Europako lehiakortasunean arazoak sor ditzake.
2007an jada Europako Batzordeak Ryanairrek Aer Lingus erosteko lehen saiakera gelditu zuen.
Bi konpainiak Dublineko aireportuko operadore nagusiak direla ekarri zuen gogora Bruselak, eta Europako bidaia gehienetan lehiatzen direla, horietako ibilbide asko soilik bi konpainia horiek eskaintzen baitituzte.
Hala ere, 2007an ez bezala, egun bi konpainiak egiten dituzten bidaiak handitu egin direla esan du EBk.
Batzordearen ikerketa berriak hasierako ondorioa berresten duen ala ez esan beharko du.Aer Linguseko zuzendaritzak akziodunei operazioa errefusatzeko eskatu die eta Europako Batzordeak erosketa bertan behera uztea espero du.
Ryanairrek jada Aer Lingusen akzioen % 29,82 ditu jada.