Krisi Ekonomikoa -

Uztaileko datuak

Antzeko jarraitzen du euroguneko eta EBko langabezia-tasak, uztailean

Espainiari dagokionez, langabezia areagotuz joan da uztailean ere, eta % 25,1ean kokatu da, ekainean baino bi hamarren gehiago.

Jendea Langabezi Bulegoaren alboan ilara egiten. Artxiboko irudia
Jendea Langabezi Bulegoaren alboan ilara egiten. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailean zehar, langabezia-tasa egonkor mantendu da eurogunean eta Europar Batasunean (EB), % 11,3an eta %10,4ean, hurrenez hurren. Dena den, maximo historikoetan jarraitzen du.

Espainian, EBko langabezia-tasa altuena duen herrialdean, langabezia areagotu egin da uztailean ere, eta % 25,1ean kokatu da, ekainean baino bi hamarren gehiago.

Maila berdina

Euroa erabiltzen duten hamazazpi herrialdeetan langabeziak hamarren bat igoko zuela iragarri ostean, tasa ekaineko mailan mantendu da Europar Batasuneko zein euroguneko herrialdeetan, Eurostat Estatistika Bulegoak kaleratutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea