Krisi Ekonomikoa -

Greba orokorra

'Gizartearen kontrako estatu-kolpea eman da', ELAren ustez

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak azaldu duenez, azken urtean gizartearen kontrako benetako estatu-kolpea eman da, eta politikako eliteak eman du hori elite ekonomikoaren aginduei jarraituz.

Adolfo Muñoz ELAko idazkaria eta Ainhoa Etxaide LABekoa. EFE
Adolfo Muñoz ELAko idazkaria eta Ainhoa Etxaide LABekoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak azaldu duenez, azken urtean gizartearen kontrako benetako estatu-kolpea eman da, eta politikako eliteak eman du hori elite ekonomikoaren aginduei jarraituz, "biak ustelak" dira.

Muñozek prentsaurrekoa eman du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin batera, Bilbon, eta herritarrei irailaren 26rako deitutako greba orokorrera joatea eskatu die, EAEn eta Nafarroan, "langileen duintasun pertsonala eta kolektiboa berreskuratzeko".

"Duintasuna kentzen da jendea umiliatzen denean, desoreken alde egiten denean, eta estatistikek desberdintasuna hazten ari dela diote, aberatsak aberatsago eta txiroak txiroago direla", nabarmendu du Adolfo Muñozek.

Aralarrek murrizketei aurre egiteko "herritarren harresia" sortzea nahi duAralarrek EAEko hilaren 26ko greba orokorrean parte hartzera deitu ditu herritarrak eta murrizketei aurre egiteko "herritarren harresia" sortzea nahi du, lan eta gizarte eskubideak babestuz.

Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileak eta Rebeka Ubera idazkariak Donostian egindako prentsaurrekoan egoera ekonomikoa "oso larria" dela esan nabarmendu dute. Patxi Zabaleta alderdiko idazkari nagusia ere izan da bertan.

Maeztuk azaldu duenez, "krisia aitzakia jarrita", eskuineko alderdiek oinarrizko eskubideak, eskubide sozialak eta lanekoak desagertzea nahi dute, "XXI mendean lana izatea, eta bereziki kalitatekoa, benetako pribilegioa izatea bilakatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea