Krisi Ekonomikoa -

Europar Batasunean

Rajoy: 'Integrazio ekonomikoan aurrerapausoak ematea beharrezkoa da'

Gobernuko presidenteak Europar Batasuneko integrazio ekonomikoan aurrerapenak egitea beharrezkoa dela errepikatu du. Halaber datorren hilabeteak “erabakigarriak” izango direla nabarmendu du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Angela Merkel kantzilerra enpresariekin izandako bileran. EITB
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Angela Merkel kantzilerra enpresariekin izandako bileran.
Espainiako eta Alemaniako enpresariak Madrilen bildu dira

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, Europar Batasunaren integrazio ekonomikoan aurrerapausoak ematea beharrezkoa da, eta Europar Batasunaren proiektu handiarentzako datozen hilabeteak "erabakigarriak" izango direla nabarmendu du.

Rajoyk hausnarketa hau egin du Alemaniaren eta Espainiaren gobernuburuen bileran, Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren bisita dela eta.

Rajoyren arabera, ez dago beste biderik Europar Batasunak lehiakortasuna berreskuratzea lortzeko, eta erreforma horiek "diruaren" araberakoak direla azpimarratu du.

Europak moneta batasunarentzako neurriak hartzea beharrezkoa dela "ulertu" du Europak, Rajoyren ustez.

"Pausoak eman dira, eta ea urtea amaitu baino lehen gehiago izaten diren", esan du. Halere, determinazio handia behar izango dela eta entzuten diren gauza askori ez zaiela kasurik egin beharko nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea