Krisi Ekonomikoa -

Egonkortasun ekonomikoa EBn

Euroaren etorkizuna, Alemaniako Konstituzionalaren esku

Auzitegiak Europako erreskate funts iraunkorra legezkoa den ebatziko du gaur.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez da atzerapenik izango, eta Auzitegi Konstituzionalak asteazken honetan jakinaraziko du Alemaniako bi ganberek Egonkortasun ekonomikorako neurriak onartu izanaren kontra aurkeztutako helegiteen inguruko ebazpena.

Era berean, asteazken honetan azalduko dute Alemaniak erreskate-funtsean parte har dezakeen, ala konstituzioaren kontra doan.

Auzitegiak agiri batean azaldu duenez, ez dute erabakia atzeratuko, nahiz eta Angela Merkel buru duen koalizio gobernuko diputatu kritiko batek azken orduan beste helegite bat sartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea