Ekonomia -
2005 eta 2010 urteen artean
Bizkaiak 21 milioi euroko iruzurra atzeman du txanpon-makinetan
Foru Aldundiak egoera dagoeneko erregularizatu duela azaldu du.
Erredakzioa
Bizkaiko Aldundiak 21 milioi euroko iruzurra atzeman du txanpon-makinen sektorean, baina dagoeneko erregularizatu du, foru erakundeak jakinarazi duenez.
Iruzurra 2005 eta 2010 urteen artean egin zuten. Ikerketa azken urte horretan hasi zen, Aldundiak sektoreari buruzko informazioa eskatu zionean Eusko Jaurlaritzari. Halaber, Ertzaintzari 2005 eta 2010 urteen artean Euskadin zeuden txanpon-makina guztien aktak eskatu zizkion.
Informazio guztia Foru Ogasuneko sistema infomatikoetan sartu zuten, eta hainbat azterketa egin eta gero, ustez iruzur egin zuten 85 enpresa eta 42 pertsona identifikatu zituzten.
Azken urtean, Aldundia sektoreko ordezkariekin batzartu da, eta operadore guztien egoera fiskala erregularizatu du.