Krisi Ekonomikoa -

Eurotaldearen bilera

Espainia erreskatatzeko baldintzak, aztergai

Eurotaldea Zipren bilduko da gaur, eta Espainiak erreskate osoa eskatuko balu, inposatuko lizkioketen baldintzak zehaztuko dituzte.

Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. EFE
Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. EFE
Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek Espainia erreskatatzeko baldintzak aztertuko dituzte gaur, Nicosian (Zipre) egingo duten bileran.

Mariano Rajoyren Gobernuaren ustez, Europak ez ditu baldintza berriak inposatuko, baina ez du baztertzen dagoeneko hitzartutakoak betetzeko egutegi bat ezartzea.

Gobernuburuak ez du erabaki oraingoz erreskate osoa eskatu edo ez. Dena dela, ez du premiazkoa ikusten eskatzea, merkatuen presioa jaitsi egin baita Europako Banku Zentralak (EBZ) zorra erosiko duela iragarri eta gero.

Hain justu, EBZk zorra erosteko, Espainiak erreskatea eskatu beharko duela ohartarazi du Mario Draghi EBZko presidenteak.

Erreskate programaren azken oztopoa asteazkenean gainditu zuten, Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak babestu egin zuelako Europako erreskate funts iraunkorra.

Espainiak aurtengo finantziazio beharren % 76,8 bete ditu, eta agintariek ez dute arriskurik ikusten urriko zorrak ordaintzeko, hilabete horretarako diru-sarrera "handiak" espero dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea