Ekonomia -

24 orduko lanuztea

Renfek trenen % 75 bermatuko ditu gaurko greban

Sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu du tren zerbitzuaren pribatizazioaren aurka.

Renferen Abandoko geltokia. EFE
Renferen Abandoko geltokia. EFE
Renferen Abandoko geltokia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan trenen % 75 zirkulatuko direla bermatu du Renfek Estatu osoan izango den greba egunean. Sustapen Ministerioak ezarritako zerbitzu minimoen arabera, Renfeko Abiadura Handiko Trenen % 73 eta Hurbileko trenen % 75 izango dira funtzionamenduan.

Madrilgo Hurbileko trenei dagokionez, puntako orduetan, trenen % 75ek funtzionatuko dute. AVE eta Distantzia Luzeko trenen kasuan, zerbitzu minimoak % 73etan zehaztu dituzte.

Trenaren alorrean ordezkaritza dituzten sindikatu guztiak (CC.OO., UGT, Semaf, CGT, Trenbideko Sindikatua eta Zirkulazioko Sindikatua) deitu dute aho batez 24 orduko lanuztea, 2013ko uztailaren 13tik gauzatuko den trenbidearen pribatizazioaren aurka protestatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea