Krisi Ekonomikoa -

Larunbatean

Lan eta gizarte eskubideen aldeko martxa deitu dute ELAk eta LABek

Madrilen, joan den irailaren 15eko manifestazioan, sozialistak egon izana kritikatu dute.

Irailaren 26ko greba orokorraren deialdia.
Irailaren 26ko greba orokorraren deialdia.
Irailaren 26ko greba orokorraren deialdia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk, LABek eta irailaren 26ko greba orokorra deitu duten beste gizarte erakundeek manifestazioa deitu dute larunbaterako EAEko hiru hiriburuetan "lan eta gizarte eskubideen alde".

Amaia Muñoa eta Jabi Garnika ELA eta LAB sindikatuetako idazkariek aurkeztu dituzte martxak, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte larunbat arratsaldean.

Joan den larunbatean, Madrilen, Rajoyren murrizketen aurka egindako manifestazioan sozialistak egotea kritikatu dute, "onartezina baita jarrera hori, murrizketen politika beraiek hasi zutelako". "Ezin da oposizioan zaudenean ezetz esan", gaineratu dute.

Erantzun politikoak emateko mobilizazioaren eta erantzunaren balioa nabarmendu dute. "Euskal Herriak planto egiten duela esateko ordua da", esan dute eta "horretarako masa kritikoa" dagoela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea