Ekonomia -

Velatia

Ormazabal taldeak 5,5 milioi inbertituko ditu ikerketa eta garapenean

Enpresak izana aldatu du eta "Velatia" izango da aurrerantzean. Espainiako merkatua nabarmen jaitsi eta gero, nazioarteko bezero berriei esker ari dira krisiari eusten.

Ormazabal.com
Ormazabal
Ormazabal.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ormazabal taldeak 5,5 milioi euro inbertituko ditu Boroako (Zornotza) laborategi berriko ikerketa eta garapeneko taldea handitzen. Sare elektronikoen inguruan esperimentatu, eta horiek garatu eta ikertzeko plataforma bat jarriko dute bertan.

Javier Ormazabal taldeko zuzendariak iragarri du Zornotzan. Proiektu berriak UDEX izena du eta mundu osoan dagoen era honetako lehen instalazioa izango da. Sare elektronikoko baldintza errealetan funtzionatzea ahalbidetuko du, 2.500 megawatteko zirkuitulaburreko potentziarekin.

Zentro berriak sarean gerta daitezkeen perturbazioen aurrean argindarraren horniduraren kalitatea nola bermatu ikertuko du.

Taldeak Velaia izena izango du aurrerantzean, eta taldeko kide diren beste enpresek izen bera mantenduko dute: Ormazabal, Ikusi, Wec, Tecnoexpress, Knock, Ribate, Gosa, Polsa, Tecnichapa eta Uniblock.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea