Ekonomia -

Internazionalizazioa

MCC taldeak bi lantegi berri ireki ditu Txinan

Fagor Ederlan eta Cikautxo euskal kooperatibek bi fabrika zabaldu dituzte Kunshan hiriko industria parkean.

Fagor Ederlan eta Cikautxoren lantegi berriak inauguratu dituzte Txinan

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Taldeko Fagor Ederlan eta Cikautxo kooperatibek bi lantegi berri zabaldu dituzte Txinan. Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua goizean egin den inaugurazio ekitaldian izan dira.

500.000 metro karratuko azalera duen Kunshan hiriko industria parkean kokatu dituzte euskal kooperatibek lantegi berriak. Eusko Jaurlaritzak lursail horretako 200.000 metro karratu kudeatzen ditu, eta euskal enpresak lantegi berriak irekitzera animatzen ditu.

Bernabe Undak (SPRI Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziako presidente gisa) eta Kunshaneko Gobernuak akordio bat sinatu zuten, eta 2010. urteko irailean lursailean eraikitzen hasi ziren.

Bi proiektuak martxan jartzeko Mondragon Korporazioaren bi kooperatiben arteko inbertsioa 40 milioi euro ingurukoa da, era honetan, Txinan ezarri den Espainiako enpresa batek industrian egin duen inbertsio handienetakoa bilakatu da.

Mondragon Taldeko Fagor Ederlan eta Cikautxo kooperatibek bi lantegi berri zabaldu dituzte Txinan. Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua goizean egin den inaugurazio ekitaldian izan dira. 500.000 metro karratuko azalera duen Kunshan hiriko industria parkean kokatu dituzte euskal kooperatibek lantegi berriak. Eusko Jaurlaritzak lursail horretako 200.000 metro karratu kudeatzen ditu, eta euskal enpresak lantegi berriak irekitzera animatzen ditu.Bernabe Undak (SPRI Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziako presidente gisa) eta Kunshaneko Gobernuak akordio bat sinatu zuten, eta 2010. urteko irailean lursailean eraikitzen hasi ziren.Bi proiektuak martxan jartzeko Mondragon Korporazioaren bi kooperatiben arteko inbertsioa 40 milioi euro ingurukoa da, era honetan, Txinan ezarri den Espainiako enpresa batek industrian egin duen inbertsio handienetakoa bilakatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina albisteak Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Enpresen albisteak