Ekonomia -
Zuzendaritzak iragarri du
Nafarroako Volkswagenek 700 auto gehiago ekoitziko ditu aurten
Enpresaren arabera, Nafarroako lantegiaren egoera "egonkorra" da, eta urtea amaitu arte horrela jarraitzea espero dute. Hala ere, jarrera zuhurra agertu dute ekonomiaren egoera dela-eta.
Erredakzioa
Nafarroako Volkswagen lantegiko zuzendaritzak iragarritakoaren arabera, 2012an 700 auto gehiago ekoitziko dituzte, ekoizpen guztia 285.350 unitatetik 286.050ra igota.
Enpresa batzordearekin egindako bileran, Landabeneko lantegiko zuzendaritzak esan du egoera "egonkorra" dela, eta urtea amaitu arte horrela jarraitzea espero dute. Hala ere, jarrera zuhurra agertu dute ekonomiaren egoera dela-eta.
Bestalde, azaroaren 2a laneguna izendatu dute, nahiz eta hasiera batean industria-jardunaldi kolektiboa bezala agertu. Era berean, abenduaren 4a, 5a, eta 7a lanegunak direla esan dute, behin-behineko erabakia bada ere.
Egutegia UGTk bakarrik sinatu du.