Krisi Ekonomikoa -

Finantza krisia

Txinak EBrekin interdependentzia ekonomikoa duela esan du

Txinako lehen ministroak Europar Batasuneko kideak lasaitu ditu, herrialdeak euroguneko zorraren krisia leuntzen lagunduz jarraituko duen bermea eman ostean.

Txinako lehen ministroa, Elio Di Rupo Belgikakoarekin. EFE
Txinako lehen ministroa, Elio Di Rupo Belgikakoarekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wen Jiabao Txinako lehen ministroak Europar Batasuneko kideak lasaitu ditu, herrialdeak euroguneko zorraren krisia leuntzen lagunduz jarraituko duen bermea eman ostean. Halaber, Txinak eta Europar Batasunak interdependentzia ekonomikoa dutela nabarmendu du.

"Txinak bere partea jokatzen jarraituko du Europako zorraren krisiari irtenbidea jartzen laguntzeko, beharrezko bideen bitartez", azaldu du Wenek Europako enpresa handien aurrean. Europar Batasunaren eta Txinaren XV goi-bilera Bruselan egin dute ostegun honetan, eta Wenek parte hartu duen hamargarrena izan da.

Txinako lehen ministroak esan duenez, azken asteotan, "Txinak euroguneko herrialdeen bonuetan eta Finantza Egonkortasunaren Europako Funtsenetan parte hartzen jarraitu du, Europako Egonkortasun Mekanismoan lankidetza erak eztabaidatuz", erreskate iraunkorraren etorkizuneko tresna.

Wenek esan duenez, Europako zorraren arazoari irtenbidea jartzeari begira, Pekin "babes indartsua" ematen ari zaio Europari otsailetik, eta G20ren ekaineko goi-bileran 43.000 milioi dolar ematea erabaki zuela Nazioarteko Diru Funtsak baliabideak areagotzeko gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea