Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa ETB-n

Confebaskek errefusatu egin du dirudunei zergak igotzea

Greba orokorraren harira, protestak lanegunetatik kanpo egin beharko liratekeela iritzi dio EAEko patronalak.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EITB
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EITB
Confebaskek ez du aberats handien gaineko zerga 'oso ondo' ikusten

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteari ez zaio "ondo" iruditzen dirudunei zergak igotzeko proposamena.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketan, Lujuak aitortu egin du zerga sistema "aldatu" beharra dagoela, baina eztabaida hauteskunde garaian ez egitea eskatu du.

Halaber, fiskalitateaz "zatika" hitz egitea kritikatu du, "pakete osoa oso korapilatsua baita".

"Ez zait ondo iruditzen [dirudunei zergak igotzea], ez baitakigu zenbat diru bilduko den horrela", aurreratu du. Gainera, dirudunek alde egiteko "arriskua" dagoela ohartarazi du.

Lujuaren ustez, "erreferente diren herrialdeen fiskalitatea" eta gastua nola bideratu aztertu behar da. "Ondoren, denok esfortzuak egin beharko ditugu, dirudunek zein diru gutxiago dutenek", gaineratu du.

GREBA OROKORRA

Sindikatu abertzaleek asteazkenerako deitutako greba orokorrari dagokionez, Lujuak "gure teilatuak ez harrikatzeko" dei egin du.

Hori horrela, protestak lanegunetatik kanpo egitea eskatu du: "Egoera txarrean dagoen enpresa batean greba egiteak guztiz hondoratzea ekarriko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea