Ekonomia -

Istiluak greba orokorrean

Greba-egunean atxilotutakoak aske geratu dira

Atxilotuak –hiru Gasteizen, bat Urduñan eta bosgarrena Sestaon- atzoko egunean utzi zituzten aske, beharrezkoak diren izapide polizialak egin ostean.

Agenteek bost pertsona atxilotu zituzten atzoko greba orokorrean. Argazkia: Efe
Agenteek bost pertsona atxilotu zituzten atzoko greba orokorrean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak sindikatu abertzaleek asteazkenerako deitu zuten greba orokorrean atxilotu zituen bost pertsonak aske geratu dira, Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez.

Atxilotuak –hiru Gasteizen, bat Orduñan eta bosgarrena Sestaon- atzoko egunean utzi zituzten aske, beharrezkoak diren izapide polizialak egin eta gero.

Gasteizen, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen autoritatearen aurkako ustezko atentatua egotzita. Horietako batek harriak bota omen zizkien agenteei, eta beste biek, ustez, bengala bat bota zioten Poliziaren furgoi bati manifestazioa egiten ari ziren bitartean.

Urduña herrian, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ustez Renfeko trenbidean barrikada bat jartzen harrapatu ostean. Bosgarren atxiloketa Sestaon gertatu zen, pikete batean parte hartzen zuen gizon batek ustez polizia-agente batzuen aurkako irain eta heriotza-mehatxuak egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea