Ekonomia -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: EITB Data: Industria, Gazako gerra, eta Italiaren deportazio plan polemikoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Data: Industria: Azken EITB Dataren arabera, Europako herrialdeetan adinako pisua du industriak Hego Euskal Herrian, 2008ko krisiaz geroztik 50.000 enplegu galdu badira ere. Hala ere, Hego Euskal Herriko 5 herritarretatik 1 industrian ari da lanean (280.000 pertsona baino gehiago). Industriak aberastasunaren % 24 sortzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta Nafarroan, are gehiago, % 32. Horrez gain, Hego Euskal Herrian esportatzen diren 10 ondasunetatik 9 industria sektoreak ekoitzitakoak dira.
- Gazako gerra: Israelek are gehiago gogortu du Gazaren aurkako erasoaldia asteburuan, eta gutxienez 87 palestinar hil ditu. Testuinguru horretan, Gernika Palestina herri ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaurko Euskal Herri osoan, genozidioaren amaiera eskatzeko.
- Deportazioen polemika Italian: Epaileei entzungor egin eta egoera irregularrean iritsitako pertsona migratzaileak deportatzeko planarekin aurrera jarraitzeko asmoa du Italiak. Giorgia Meloni lehen ministroaren gobernuak migratzaileak Albaniako atxikitze zentroetara eramatea ahalbidetuko dion lege dekretua onartu asmo du asteleheneko Ministroen Kontseiluan.