Ekonomia -

Aurrekontuak

ELA: 'Banketxeak onbideratzen ari dira eskubide sozialen kontura'

Beste herrialde batzuek egin duten bezala", zorra ez ordaintzeko eskatu du Muñozek. Izan ere, horren interesak ordaintzeko bakarrik, 38.590 milioi euro erabili beharko dira.

Adolfo "Txiki" Muñoz, ELAko idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Adolfo "Txiki" Muñoz, ELAko idazkari nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo “Txiki” Muñoz ELAko idazkari nagusiak, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Idoia Intxaurbe ikerketa bulegoko kideak Estatuko 2013ko aurrekontuen inguruko txostena aurkeztu dute gaur goizean Bilbon. Horren harira, Muñozek Espainiak daukan zor publikoa zilegi ez dela adierazi du.

Era honetan, zorra ez ordaintzeko eskatu du, “beste herrialde batzuek egin duten bezala". Zehazki, zorraren interesak ordaintzeko 38.590 milioi euro erabiliko dira, estatuak egingo duen gastuaren % 22,7a, hain zuzen.

Gune sindikal eta soziala

“ELAk berretsi egin behar du ezinbestekoa dela mobilizatzen jarraitzea eraso hauei aurre egiteko eta politikak alda daitezen lortzeko”, nabarmendu du Muñozek. Halaber, Euskal Herrian sortu duten “gune sindikal eta sozialak erakunde desberdinen lankidetza ahalbidetzen du", helburuak eta jarduteko moduak partekatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea