Krisi Ekonomikoa -
Agerraldia Behe Ganberan
De Guindosek bankuen egoera azalduko du gaur Kongresuan
Hain zuzen ere, Oliver Wyman enpresak egindako azterketaren nondik norakoak azalduko ditu.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak agerraldia egingo du gaur goizean Diputatuen Kongresuan, Oliver Wyman enpresak Espainiako bankuen egoerari buruz egindako txostenaren nondik norakoak azaltzeko. Txosten horren arabera, finantza erakundeek 60.000 milioi euro arte behar dituzte.
Agerraldi publiko honetan, oposizioak erantzunik izan ez duten hainbat galdera egin ahal izango dizkio, hala nola Estatuak zenbat diru galduko duen bankuei laguntzeagatik edo defizitaren aurkako borrokan eraginik izango duen.
Halaber, baliteke ministroak beste hainbat gai ere hartzea hizpide, 'banku txarra'ren sorkuntza kasu, eta diputatuek utzarazpenen harira ere galdetzea.