Krisi Ekonomikoa -

Lan erreforma

LAB: '500.000 langilek murriztuta ikusiko dituzte beren eskubideak'

Enpresetako zuzendaritzei helaraziko dizkiete mozioak. "Erantzuna erreformak ezarriko dituztela bada, mobilizazio berriak antolatuko ditugu", aurreratu du.

LABeko ordekariak ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: lansindikatua.org
LABeko ordekariak ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: lansindikatua.org
LABeko ordekariak ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: lansindikatua.org

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuaren arabera, 500.000 euskal langileek beren lan-eskubideak murriztuta ikusiko dituzte 2013. urtean probintzia-hitzarmenak “desagertu” ostean. Desagertze hori PPko Gobernuak martxan jarritako lan-erreformaren ondorio bat dela nabarmendu du sindikatuak.

Asier Imaz sindikatu abertzaleko Industria delegatuak azaldu duenez, Mariano Rajoyren azken erreformak hitzarmen kolektiboak Madrilen zentralizatzea, eta, aldi berean, patroiei lan-baldintzak beren kabuz aldatzeko ahalmena ematea du helburu.

Testuinguru horretan, LABek probintzia-hitzarmenen aldeko mozioak eramango ditu lantegietara, eta bertan “arazo handirik gabe” onartzea espero du Imazek, “azken finean sindikatu guztiok partekatzen ditugun gauzak agertzen baitira”. Horrez gain, “hitzarmenen negoziaketei begira”, erakunde eta agente politikoen babesa izatea nahi dute.

Mobilizazio berriak

Behin lantegietan onartuta, enpresetako zuzendaritzei helaraziko dizkiete mozioak. “Erantzuna erreformak ezarriko dituztela bada, mobilizazio berriak antolatuko ditugu”, aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea