Krisi Ekonomikoa -
Rajoyri buruzko artikulua
'The Economist': 'Espainian indarkeriak gainezka egin dezake'
Erresuma Batuko hedabideak Espainiako Gobernuko presidenteari buruzko artikulua argitaratu du. "Mariano Rajoyren arazoek okerrera egin dute", ohartarazi du kazetak.
Erredakzioa
'The Economist' kazetarentzat, Mariano Rajoy "misteriotsua" da, Espainiako erreskatearen edo autonomien arazoaren gainean erabakiak hartzeko Rajoyk duen anbiguotasunagatik. Azken zenbakian Erresuma Batuko argitalpen honek adierazi duenez, "herritar askok ez dakite merkatuen eta espainiarren konfiantza berreskuratzeko Rajoyk planen bat duenik".
'The Economist'ek Espainiako Gobernuko presidenteari buruzko artikulua argitaratu du, "Mariano misteriotsua" izenburupean. Espainiak "GPBren % 9ko defizita eta % 25eko langabezia tasa du, eta gainera, indarkeria zantzuak antzeman daitezkeen protesta mugimendu bat abiatu da, eta litekeena da, Grezian bezala, Espainian indarkeriak gainezka egitea".
Familia sendo mantentzen da
Bestalde, argitalpen honek azpimarratu duenez, alor publikoak oraindik erreserbak ditu, langabezia tasa "nahita puztu dute" eta Espainiako koltxoi nagusiena, familiak, hain zuzen ere, "sendo mantentzen dira".
"Rajoyren arazoak okerrera doaz, hobera egin beharrean", dio 'The Economist' egunkariak, eta krisi ekonomikoaz gain, ezusteko beste arazo bati aurre egin behar diola aipatzen du, Kataluniako presidenteak eragindakoari, zehazki.
Katalunia "zor gehien duen erkidegoetako bat" dela dio egunkariak, baina "dirua garbi gehien ematen duena, aldi berean". Ildo honetan, Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko futbol partida "historian zirrara gehien eragin duen norgehiagoka" dela gaineratzen du.