Krisi Ekonomikoa -

Eustaten txostena

Bere egoerak txarrera egin duela uste dute Euskadiko familien % 42k

2011 arte, Euskadiren egoera ekonomiko eta soziala biltzen duen txostena kaleratu du Eustatek. EAEko gizartea adintsua da, eta jarduera-tasa txikiagoa du.

EAEko gizartea adintsua da. EITB
EAEko gizartea adintsua da,
Bizi itxaropena, munduko handienetakoa EAEn

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko gizartea adintsua da (64 urtetik gorako pertsona gehiago daude 21 urtetik beherakoak baino), eta, egoera ekonomikoari dagokionez, ezkorra, Eustatek kaleratu berri duen txosten sozioekonomikoaren arabera.

Hala, 2010ean, beren egoera ekonomikoak txarrera egin zuela uste zuten familien % 42k, eta % 27rentzat ''txarra'' zen.

EHUko eta Deustuko Unibetsitateko 23 adituk egin dute “Euskal AEko txosten sozioekonomikoa 2012” izenekoa, eta bertan azken bost urtekotan EAEko egoera ekonomikoak eta gizarteak izan duten bilakaera aztertu dute, 2010-2011 arte.

Ekonomia: Merkatu berrien beharra

Ekonomia mailan, Euskadi Estatuko beste herrialde batzuk baino egoera hobean jarri du txostenak, bertan industriak pisu handiagoa duelako eta etxebizitzaren sektoreak, berriz, txikiagoa.

Felipe Serrano ikerketako ekonomia arloko arduradunak azaldu duenez, Euskadik atzerriko merkatuetan (Alemanian eta Frantzian)  tokia egitea jakin izan du; baina, Europar Batasunaren egoerak EAEko ekonomian eragin zuzena izango duela ohartarazi du, eta, horren aurrean, merkatu berrien beharra azpimarratu du.

Langabezia-tasa eta jarduera-tasa

Lan-merkatura etorrita, Euskadiko langabezia-tasa Espainiakotik urrun dagoela azaldu du Serranok, baina EAEn jarduera-tasa txikia dela ohartarazi du, Euskadiko biztanleen zahartzea dela-eta (Euskadin % 55,4koa da, eta Espainian, berriz, % 59,48koa).

Adituaren hitzetan, ''herritarrak merkatuan zein baldintzatan dauden'' aztertu beharreko gaia da agintarientzat.

Pentsioak

Serranok azaldu duenez, Euskadiko pentsio sistemak defizita sortzen du, eta ''jasanezina da EAEko ikuspegi batetik''. Haren ustez, egun Euskadin pentsioak ''bideragarriak'' dira, ''Estatuko pentsioak diren neurrian'' eta Gizarte Segurantzako ''kutxa bakarrekoak'' diren heinean.Plazaratu dituen datuen arabera, 700 milioi euroko defizita dute egun Euskadiko pentsioekHazkunde demografiko arina eta hilkortasunaren beherakada

2000tik hazkunde demografiko arina izan da, baina bizi-itxaropena luzatu egin da (85 urtekoa da emakumeentzat, eta 78 urtekoa gizonezkoentzat). Halaber, herritarren osasun egoerak hobera egin du, txostenaren arabera, eta 10 urteotan % 21 eta % 22 bitartean jaitsi da hilkortasun tasa.

Familien egoera

Txostenak jasotzen duenez, gero eta ezkontza zibil gehiago egiten dira Euskadin (dagoeneko gehiago dira zibilak) , eta familien tamaina txikiagoa da (batez beste 2,6 pertsona familiako).

Inmigrazioa

Ikerketaren arabera, herritarren % 6,5 dira etorkinak (142.000 pertsona), eta horien % 73k Euskadin geratzeko asmoa omen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea