Ekonomia -

Etxebizitza

Bakioko Udalak tentsio handiko eremuan sar dezan eskatu dio Jaurlaritzari

Udalerrian dauden 3.200 etxebizitzetatik erdiak baino gehiago bigarren etxebizitzak dira, batik bat uda sasoian erabiltzen direnak. Horrek merkatua erabat baldintzatzen duela uste du Udalak.

Etxebizitzak. Argazkia: Irekia
Etxebizitzak. Argazkia: Irekia
Etxebizitzak. Argazkia: Irekia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakioko Udalak etxebizitzaren egoerari buruzko diagnosia aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailari, udalerria tentsio handiko eremuen zerrendan sar dezan. Udalerrian dauden 3.200 etxebizitzetatik erdiak baino gehiago bigarren etxebizitzak dira, batik bat uda sasoian erabiltzen direnak. Horrek erabat baldintzatzen du merkatua, Udalaren arabera.

Udalak aurkeztutako diagnosian agertzen denez, Bakioko etxebizitzen % 61 dira bigarren erabilerakoak. Horrek nabarmen garestitzen ditu prezioak. 2024ko maiatzean, 25 etxe baino ez zeuden salgai, batez beste 400.000 eurotik gorako prezioan. 12, berriz, alokagai zeuden, batez beste 1.800 euroko prezioan. Ehundik gora dira, gainera, sasoi jakin batzuetan baino erabiltzen ez diren etxebizitza turistikoak. Datuak eskuetan hartuta, herritarrek errentaren % 30 baino gehiago bideratu behar izaten dute etxebizitza gastuetara.

Hori horrela, egoerari aurre egiteko neurriak eskatzen ditu Amets Jauregizar Bakioko alkateak.

Bakiok tentsio handiko eremuen zerrendan sartzeko baldintzak betetzen dituelakoan jo du Udalak Jaurlaritzara. Etxebizitza Sailak, bere aldetik, esan du tentsio handiko eremuen mapa berrikusten ari dela, eta, testuinguru horretan, Bakiok aurkeztutako diagnosia aztertuko duela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Higiezinen merkatua gaur