Ekonomia -

Automobilgintza

Mercedes Vitoria lantegian ekoizpenari berrekin diote, 24 egunez geldirik egon ostean

Produkzio aurreikuspena azken urteetako baxuena da, eskariaren beherakadagatik eta eredu elektriko berria ekoizten hasteko zain daudelako. Horren ondorioz, 2025eko martxoaren 3tik aurrera, bi txandatan egingo dute lan, eta gauekoa kenduko dute.

Mercedes Vitoria.
Mercedes Vitoria.
Mercedes Vitoria.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz ekoizpen-jarduerara itzuli da gaur, hilak 13, 24 egunez geldirik egon ondoren. 5.000 behargin dituen faktoria EAEko lantegirik handiena da.

Ostegunean hasi ziren langile gutxi batzuk lanean, ekoizpena abian jartzeko prestaketa-lanak egitera.

Aurtengo aurreikuspenen arabera, 124.634 furgoneta aterako dira 2025ean bertatik, azken urteetako kopururik txikiena. Izan ere, eskariek behera egin dute, eta modelo elektriko berriaren ekoizpena abiatzeko beharrezko moldaketak egiten ari dira.

Ekoizpen txikiaren ondorioz, martxoaren 3tik aurrera bi txandatan egingo dute lan, eta 2016ko urritik martxan zegoen gauekoa kenduko dute.

Lantegian gaur egungo modeloa fabrikatzen jarraitzen duten bitartean, handitze-lanak egiten jarraituko dute. Mila milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du Mercedesek VAN.EA plataforman oinarritutako furgoneta elektriko berriak ekoizteko. 2026an merkaturatzea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Automobilgintza