Ekonomia -

AIREPORTUAK

Bilboko aireportuak errekorra egin zuen 2024. urtean: 6,7 milioi bidaiari, aurreko urtean baino %7 gehiago

474.140 bidaiari ibili ziren Hondarribiko aireportuan, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago. Forondan, bestalde, bidaiari kopurua % 15 jaitsi zen eta garraiatutako zamaren bolumena, % 1,7.

Jende ilarak Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE
Jende ilarak Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE
Jende ilarak Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko aireportuak 6,7 milioi bidaiariko marka historikoarekin itxi du 2024. urtea, aurreko ekitaldian baino % 7 gehiago

AENAk jakinarazi duenez, etxeko bidaiarien kopurua % 3,4 hazi da, 3.914.851 bidaiarira igota. Nazioarteko bidaiariak, berriz, % 12,3 igo dira, eta 2.850.827 erabiltzaile izatera iritsi dira.

Aireko operatibak ere goranzko datuak erregistratu ditu 52.538 lurreratze eta aireratze-mugimendurekin, aurreko urtean baino % 2,1 gehiago.

Bere aldetik, Hondarribiko aireportuak 474.140 bidaiari hartu zituen 2024an; aurreko urteko datuekin alderatuta, %1,8ko jaitsiera.

Lurreratze eta aireratzeko operatibak 6.015 izan ziren iaz: 2023an baino %2,3 gutxiago, AENAren datuen arabera.

Gasteizko aireportuko bidaiarien kopurua % 15 jaitsi zen (263.328 bidaiari) eta garraiatutako karga-bolumenak % 1,7 (70.490 tona) egin zuen behera.

Salgaiak murriztu arren, Foronda Madril, Bartzelona eta Zaragozaren atzetik karga-bolumen handieneko Espainiako laugarren aireportua izan zen, AENAk argitaratutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Donostia Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua