Krisi Ekonomikoa -

Abiadura Handiko Trena

Inbertitzeko dirurik ez dagoela esan die Montorok EAEri eta Nafarroari

Ogasun ministroak azaldu duenez, defizita murrizteko helburuak du "lehentasuna osoa".

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: Efe
Cristobal Montoro Ogasun ministroa.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroak inbertsio publikoetarako dirurik ez dagoela ohartarazi die EAEri eta Nafarroari, eta momentu honetan "lehentasun osoa" defizit publikoaren murrizketak duela azaldu du.

Montorok erantzun horixe eman dio Uxue Barkos NaBaiko diputatuari Nafarroako inbertsioetako aurrekontuaren murrizketaz galdetu dionean, Kongresuan.

Montorok aitortu du 2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan "inbertsio publikoaren murrizketa handia" dagoela "zoritxarrez", baina "defizit publikoa jaisteko" dela berretsi du.

Barkosentzat "gehiegikeria" da Montorok "defizita erabiltzea Nafarroa zigortzeko", eta hiru urteren buruan Estatuak Nafarroan egin dituen inbertsioak % 80 murriztu direla salatu du.

Abiadura Handiko Trena

Bestalde, Odon Elorza diputatu sozialistak "konpromisoak ez betetzea" leporatu dio ministroari. Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egindako hainbat akordio ez dituztela beteko salatu du, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea