Ekonomia -

Administrazioa

Martxorako funtzionario interinoen kopurua % 14ra arte murriztuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Urtearen amaierarako tasa hori % 8koa izatea da Jaurlaritzaren helburua.

Osakidetzaren oposizio-azterketa bat, BEC-en. Argazkia: EFE
Osakidetzaren oposizio-azterketa bat, BEC-en. Argazkia: EFE
Osakidetzaren oposizio-azterketa bat, BEC-en. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak iragarri du funtzionarioen behin-behinekotasun indizea % 14 ingurukoa izango dela martxoan. Horrek esan nahi du tasa hori "erdia baino gehiago" jaitsiko dela, lanpostuak finkatzeko azken prozesuen ondorioz, Jaurlaritzak esku artean dituen aurreikuspenen arabera.

Hala adierazi du Gobernu Kontseiluaren ostean Maia Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, eta azpimarratu du Jaurlaritzaren helburua dela bitarteko langileen tasa % 8koa izatea 2025. urtearen amaieran.

Zehaztu duenez, indize horrek Administrazio Orokorreko egiturazko behin-behinekotasunari egiten dio erreferentzia, hau da, ez du barne hartzen langile horien lan-bajekin eta ordezkapenekin edo beste salbuespenezko egoera batzuekin zerikusia duena.

Sailburuak emandako datuen arabera, bitarteko 2.368 langile izatetik 1.073 izatera pasako da martxoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Funtzionarioak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak