Ekonomia -
Industria
Elkarretaratzea egingo dute asteazken honetan Zamudion, Siemens Gamesako lan-erregulazioaren aurka
CCOOk eta ELAk deitutako protesta 13:00etan egingo dute, Siemens Gamesak Parke Teknologikoan duen egoitzaren aurrean.
Agentziak | EITB Media
CCOOk eta ELAk elkarretaratzea deitu dute asteazken honetarako Zamudion (Bizkaia), Siemens Gamesak urtarrilaren 9an aurkeztu duen lan-erregulazioko espedientea (LEE) gaitzesteko.
Ohar batean, sindikatuek zehaztu dute elkarretaratzea 13:00etan egingo dutela, Siemens Gamesak Teknologia Parkean duen zentroaren aurrean.
Siemens Gamesa "borrokan" dagoela gogorarazi ostean, sindikatu horiek Espainiako Estatuan Siemens Gamesaren LEEan aurreikusitako 255 kaleratzeak salatu nahi dituzte, ez baitira guztiak 2025ean gauzatuko; izan ere, 2026ra arte luzatuko da.